Bezeroen arreta hobetzeko ikastaroak ostegunean hasiko dira eta oraindik badago izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 26a, 02:00

Behemendi elkartea, Do­nos­tialdeako turismo erakundea da (Andoain, Asti­garraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnie­ta eta Usurbil) eta Basquetour Turismoaren Eus­kal Agen­tziak proposatuta, Anfitriones proiektua ja­rriko du martxan. Proiektu honen bidez, turismo arloko profesionalei ikastaro batzuk eskainiko zaizkie, doan, be­ze­roaren arreta hobetzeko. Lehenengo ikastaroa, Kexuak aukeretan bilakatzeko modua, ostegunean izango da eta oraindik bada izena emateko aukera: telefonoz, 656 705 243 edo postaz honako helbidean, behemendi@telefonica.net. Aukeran 5 ikastaro daude. Bakoitza 4 ordukoa izango da, 09:30etatik 13:30etara. Lekua eta herria inskripzioaren arabera zehaztuko da. Hurrengo lau ikastaroak izango dira: urriak 5, urriak 20, azaroak 2 eta azaroak 3.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!