Askotan, liburu bat irakurri eta norbaitekin konpartitzeko gogoz izaten gara. Irakurritakoak sortutako sentsazio, kezka, zirrarak... konpartitzeko gogoz. Baina zeinekin konpartitu liburua irakurri duen inor ez bada gure inguruan? Literatur Solasaldiek horretarako bidea ematen dute.
Aurrez zehaztutako liburua irakurri ostean, Udal Liburutegian biltzeko aukera dago irakurritakoari buruz hitz egiteko. Eta udako oporraldia bukatuta, urrian martxan jarriko dira, berriz. Hain zuzen, urriaren 5ean, Andrei Makineren El testamento francés liburuarekin hasiko dira Literatur Solasaldiak. Solasaldia gazteleraz izango da, Jose Luis Cancho dinamizatzailearekin. Ohi bezala, hitzordua 19:30etan da.
Hurrengo liburua J.L. Zabalaren Gertaerei begira da. Solasaldia urriaren 18an izango da, euskeraz, Ane Mayoz dinamizatzailearekin.
Liburuak, eskura
Liburuak eskuratzeko, Udal Liburutegiko langileekin harremanetan jartzea besterik ez dago. Jakinarazi dutenez, ale nahikorik ez balego, beste liburutegietako aleak ekarriko lituzkete eta parte hartzen dutenen artean moldatzeko aukerak aztertuko lituzkete. Informazio gehiago, Udal Liburutegian.
Udazkeneko egitaraua:
Euskeraz:
Urriak 18: ‘Gertaerei begira’,
J.L. Zabala
Azaroak 22: ‘Amaren eskuak’, Karmele Jaio
Abenduak 13: ‘Eguzki kolpea’, Horacio Quiroga
Lekua: Udal Liburutegia
Ordua: 19:30
Gidaria: Ane Mayoz
Gazteleraz:
Urriak 5: ‘El testamento
francés’, Andrei Makine
Azaroak 9: ‘Una vez en Europa’, John Berger
Abenduak 14: ‘El jardín de los Finzi-Contini’, Giorgio Bassani
Lekua: Udal Liburutegia
Ordua: 19:30
Gidaria: Jose Luis Cancho