Azken unean, ihes

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 25a, 02:00

Atzokoan ere azken minutuetan egin zion ihes garaipenak Hernaniri. Partidu zaila zuen Gernikaren aurka, faboritoetako baten aurka, eta indartsu hasi ziren txuri-berdeak. Lehe­nengo zatia aurretik bukatu zu­ten, 1-0, Omar Garciak sartutako golarekin. Bigarren za­tian berdinketa iri­tsi zen. Her­nanik, ordea, eutsi egin zion eta azken 15 minutuetan, jo­kaldi eder bat tarteko, Julen Goiak 2-1ekoa sartu zuen. Her­nanik denboraldiko lehenengo garaipena lortuko zuela zirudien, baina hiru minuturen faltan, Gernikak 2na ber­din­tzea lortu zuen penalti bati es­ker. Hurrengo partidua asteazkenean izango du Barakal­do­ren aurka, beste talde faboritoetako baten aurka. 20:15etan izango da, Barakaldon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!