Herri barruko eta Goizuetako autobusen geltokiak aldatu egingo dira lekuz, bihartik aurrera. Txirrita kaletik Biteri ondora aldatuko dituzte, G2 linearen atzean geratuko dira. Hori horrela, herri barruko autobusa Txantxillako geltokian ere geratuko da. Horrez gain, astean zehar, zenbait ordutan Mandazubiraino joango da. Astelehenetik ostiralera, 07:50 eta 12:30etan; eta larunbatetan, 09:30 eta 11:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!