Meza eta bazkaria gaur, Wukroren alde

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 25a, 02:00

Etiopiako Wukro herriari lagun­tzeko eta elkartasuna adierazteko Elkartasun Jar­dunaldiak antolatu ditu asteburu honetan, Hernani Wu­krorekin batzordeak eta gaur, jardunaldiak amaitzeko, me­za eta bazkaria izango dira. Meza goizeko 09:00­etan izango da Agustindarren elizan. Elkartasun bazkaria, berriz, eguerdiko 14:00etan izango da Txantxangorri elkartean.

Materiala erosgai
Bestalde, Elkartasun Jar­du­nal­diak batez ere asteburu ho­netan zentratu badira ere, hilabete osoan material ez­ber­­dina salgai egon da, bertatik lortutako dirua Wukro­ra bideratzeko. Gaur ere izan­­go da materiala erosteko aukera: kamisetak gizonezko eta emakumezkoentzat, man­­­talak, motxilak... kolore ezberdinetan izango dira, aukeran, guztiak 10 euroan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!