Hernani bizikletaz zeharkatuz, goiz pasa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 25a, 02:00

Mugikortasun Iraun­ko­rraren Astea gaur bukatuko da Hernanin. Ohi bezala, Bizikle­ta Festa izango da az­ken egunean. Goizeko 09:30e­tatik 12:00etara, Her­nani bizikletaz zeharkatzeko aukera izango da giro ederrean. Ibilbideari dagokionean, Plaza Berritik, Txan­txan­gorri elkarte ondotik atera, eta Kale Nagusian behera jaitsiz, Zinkoeneara jo behar da. Zubia pasa, Karabel auzo­ra iritsi eta handik ibilbidea jarraituz, Zubipe, Zu­biondo, Etxeberri, Florida, Antziola, Marieluts zeharkatu, Urbieta kalera iritsi eta bertatik ibilbidearen hasierara itzultzeko aukera izango da.
Horrez gain, bide heziketako tailerra izango da Atse­gindegin eta ginkana Zubi­peko aparkalekuan.

2. eskuko bizikleta azoka eta ginkana, atzo
Mugikortasun Astearen ba­rruan, atzo, 2. eskuko bizikleta azoka egin zen, goiz partean. Prezio ederrean bizikletak eros­teko aukera izateaz gain, gurpilak nola konpondu behar diren ikasteko aukera ere izan zen. Arratsaldean, berriz, ginkana antolatu zuen Koxka elkarteak. Ginkanaren bidez, diskapazitatea duten pertsonen lekuan jartzeko aukera izan zen. Ariketa berriak ere izan ziren: golf egokitua, punteria ber­tikala...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!