Mamazarretik Epelerrekara, mugarriz mugarri ibiliko dira ume eta helduak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 27a, 02:00

mugarrien inguruan bilduko dira larunbatean Her­naniko ume, gazte zein helduak, Mendiriz Mendi elkarteak, Uda­la­rekin elkarlanean, mugarri eguna antolatu baitu. Aurtengoa 22garren edizioa izango da, eta joan den ur­tekoak bezala, berezitasun bat izango du; ume, gazte zein helduek batera egingo du­te ibilbidea, aurten, Ma­ma­zarretik Epele­rre­karakoa. Mugarriz mugarri ibil­tzera joateko hitzordua goizeko 08:30etan egin dute, Elkano ka­lean, Biteri kultur etxearekin bat egiten duen ixkinean; bertatik aterako da autobusa. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartu nahi dutenek bertara azaldu besterik ez dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!