Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta gaur, bigarren fasearen barruan, saioa izango da Eibarren. Bertan izango dira Iker Osa eta Agin Rezola Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak. Beraiekin batera ariko dira, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Jokin Labayen eta Nerea Elustondo. Coliseo antzokian izango da, 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!