Matrikulazio epea luzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 24a, 02:00

Udal Euskaltegiko matrikulazio-epea atzo amaitu bazen ere, talde ba­tzuetan badaude oraindik hainbat plaza hutsik eta epea zabaldu egingo dutela jakinarazi dute euskaltegitik. Matrikulatzeko epea irailaren 30era arte izango da zabalik. Izen emateko, 09:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, 943 33 18 96 telefonoan eta euskaltegi@hernani.net-en. Horrez gain, gogorarazi dute Gipuzkoako Udal Euskaltegien artean matrikula bat zozketatuko dutela. Beraz, zortea izanez gero, matrikularik ordaindu gabe egin liteke ikasturtea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!