Osiñagako auzo elkarteak deituta bilera izango da bihar, 12:00etan, Arriatsuko eskolan. Honako gaiak izango dituzte hizketagai: urte bukaerako egutegia: haur jaiak, Pilarika, mus txapelketa... Auzoaren beharrak: auzoan dauden beharrak eta bestelakoak, Udalari bideratzeko eta egiteko. Eta bestelakoak: auzokoek azaldu nahi dituzten beste edozein gai edo behar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!