Sanmiel Eguna irailaren 29an izango da eta ohi bezala, Sanmiel jaiak hasiko dira bezperan, hau da, asteazkenean. Dena dela, herria festetarako girotzen joateko, asteburu honetan ere izango da zertaz gozatu. Gaur esaterako, bolo txapelketa, pelota txapelketa, haurrentzako ekintzak, pintxo-poteoa, bertso afaria... izango dira. Bihar, berriz, pintura lehiaketa, korua, dantza, antzerkia... Eta asteazkenetik aurrera ez da atsedenik izango.
Iñistorra biltzarraren ekintzak
Egitarau ofizialeko ekintzaz gain, Iñistorra biltzarrak ekimen ugari antolatu ditu hilaren 29rako, Sanmiel egunerako: bertso saioa, herri bazkaria, irrintzi lehiaketa... Eta laugarren urtez, Urnietar Prestu ohorezko izendapena egingo du. Aurten, Emakume baserritarrak izendatu dituzte. Urnietako lau auzoetako baserritar bana omenduko dute: Lurdes Arozena, Ergoien auzokoa; Angela Garmendia, Goiburu auzokoa; Pili Intxausti, Lategi auzokoa eta Maixabel Setien, Oztaran auzokoa, izango dira protagonista nagusiak.
ASTEBURUKO EGITARAUA
Gaur:
09:00-10:30, Bolo Txapelketa, bolatokian.
12:30, Haurren Kontzejupeko Pelota Txapelketa, Kontzejupen.
10:30-13:00/16:00-19:00, Tren-modelogintza
erakusketa Dardoka elkartean.
16:00-19:00, Haurrentzako ekintzak (makilajea, jolasak...) Idiazabal kalean.
19:00-21:00, Pintxo-poteoa Idiazabal kalean.
19:30, Dantza ikuskizuna Saroben.
21:30, Bertso afaria, Erregea eta bufoa, Oianume jatetxean.
Bihar:
09:00-10:00, XV. Pintura Lehiaketako izen ematea, kultur etxean.
09:00, Plater Tiro Txapelketa, Oiartzungo Arkale zelaian.
10:00, Extremadurako produktuak, udaletxeko arkupetan.
10:00-13:00, Tren-modelogintza erakusketa Dardokan.
12:00-17:30, Donostiako Virgen de Guadalupe koru eta dantza taldearen emanaldia San Juan plazan.
19:00, ‘Benidorm’ antzerkia Saroben.
Pintura Lehiaketako sari banaketa, kultur etxean.