Pelota, futbola, korua eta dantza, gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 24a, 02:00

Umore Ona Eguna izango da gaur Goizuetan. Bertan, Umore Ona elkarteak, bere lau atal edo taldeei afari bat antolatzen die urtero, eta egunean zehar, lau taldeek herria girotzen dute bakoi­tzari dagokion ekintzekin. Lau taldeak dira: pelota eskola, futbito taldea, dan­tza taldea eta korua. Hori horrela, arratsaldeko 16:30e­tan hasita, umeen pelota partiduak jokatuko dira es­ko­lako frontoian. Ondoren, futbol partidua izango da. Futbito taldeak herritarren aurka jokatuko du. Eta fut­bol partiduaren ostean, ka­lean barrena kalejiran ibili­ko dira dantza taldearekin eta ko­ruarekin. Taberna atarietan geldial­diak egin eta dantzatu eta abestu egin­go dute. Eguna amai­tzeko, Umore Ona elkarteak prestatutako afari ederra zain izango dute, 22:00etan.

Kizki Eguna, gaur zortzi
Urriaren 1ean, datorren la­runbatean, Kizki Eguna izan­­go da Goizuetan, Oiar­tzun­go desafioari erantzu­nez. Orain dela bi urte As­tigarragan antolatu zen Kiz­ki Eguna eta 311 lagun aritu ziren sagar biltzen. Iaz Oiar­tzunek marka hobetu zuen 354 lagunekin eta aurten, goizuetarrek gutxienez 355 lagun biltzea dute helbu­ru. Hori horrela, herritarrei ba­ka­rrik ez, kanpotarrei ere animatzeko dei egiten diete. Kizkiak salgai daude 3 euro­an. Bestalde, herri bazkaria izango da eta txartelak salgai daude 16 euroan, Amaia kafetegian. Txartela eta kiz­kia erosiz gero, 18 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!