Akordeoi kontzertua izango da bihar, Milagrosa kaperan, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatuta. Nikola Tanaskovic akordeoilari serbiarrak emango du kontzertua, eguerdiko 12:30etan. Zortzi abesti joko ditu: Partita No.6: Toccata (J.S. Bach), Oriental (E. Granados), Without a title (P.R. Olsen), De Profundis (S. Gubaidulina), Saga Night (S. Aaquist), Tango (L. de Pablo), Danza de la pastora (E. Halffter), eta Scherzo Toccata (P. Londonow).
Tanaskovic egun, Musikene Euskal Herriko goi mailako Musika Zentruan ari da ikasten Iñaki Alberdirekin. 21 urte dituen arren, nazio eta nazioarteko txapelketa ugaritan hartu du parte eta sari ugari jaso ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!