«Hernaniri eskaintzen diot sari hau»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 23a, 02:00

Elias Querejeta zinemagile hernaniarrak zinearen historian egindako lanagatik Zin­e­mira Saria jaso zuen asteazkenean, Donostiako Zine­mal­diko Euskal Zinemaren Galan. Querejetak, Hernaniri eskaini zion saria: «Haur­tza­roa aberria da, aberri bakarra. Eta nere haurtzaroa Her­nani da. Beraz, nere aberria Hernani da eta Hernaniri eskaintzen diot sari hau». Horrez gain, bere txikitako laguna eta oraindik ere badena izan zuen gogoan: Euse­bio Muñoa Recondo hernaniarra. Querejetak 59 pelikula egin ditu, 21 sari jaso ditu (asteazkenekoarekin 22), eta 19 aldiz omendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!