Gipuzkoako Kantu Txapelketako partaideen diska aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 23a, 02:00

KANTAGINTZAREN uhin berria 2011 diska aurkeztuko dute gaur Biterin, 22:00etan. 2010eko Gipuzkoako Euskal Kantu txapelketan parte hartu zutenen lanekin osatu da dis­ka eta Biterin izango dira zu­zenean abesten. Guztira 9 partaide edo talde. Horien artean izango da Iosune Marin, kantautore hernaniarra, Musika Eskolako ikaslea eta txapelketako irabazlea, bakarlari gisa. Sarrerak salgai daude 6,65 euroan, Biterin.
Bestalde, Euskal Kantuza­leen Elkarteak jakinarazi du 2011ko Kantu Txapelketa urri­a­­ren 15ean jarriko dela mar­txan eta izen ematea zabalik da­goela: 943 59 33 02 edo posta@kantuzale.net. Gaur aurkeztuko duten diska salgai egongo da txapelketako saio guztietan, dendetan eta www.kantuzale.net-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!