ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdia egin dute gaur, Gipuzkoako ostalaritzan, eta baita Hernanin ere. Azaldu dutenez, iraila hasieran 7garren bilera egin zen Gipuzkoako Ostalaritzako Hitzarmena negoziatzeko, iaz bukatu zen iraupena, eta bilera horretan blokeoa izan zen nagusi. «Patronalak ez ditu gure proposamenak onartzen, hau da, Igandetako Plusa, gaueko lana hobetzea, jaiegunak ordaintzea, soldatak KPIaren (IPC) gainetik izatea...». Patronalak soldataren inguruan egindako azken proposamena azken 15 urteetako txarrena izan dela azpimarratu dute: «2011 urtean, KPIaren %50a; 2012an, KPIaren %75a; eta 2013an, KPIa. Sektore honetako langileok ez duzue tratu hau merezi». Hori horrela, greba beste biderik ez dela geratzen azaldu dute.
Donostian, Kursaal aurrean, kontzentrazioa egingo da 11:30etan eta sindikatuetako Hernaniko ordezkariek bertara joateko dei egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!