Roller, zapata saltari, twistcar... modu ezberdinean mugitzeko tramankuluak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 23a, 02:00

Mugikortasun Astea  aurre­ra doa Hernanin eta gaur, modu ezberdinean mu­gitzeko tramankuluak pro­ba­­tzeko aukera izango da. Zir­kuituak izango dira: segway, roller eta trikke, zapata saltariak, twistcar...  Zirkui­tu­ak Ti­losetan izango dira 16:30etatik 19:30etara. Euria egingo balu, Atsegindegin egingo lirateke. Lehenengo aldia da halako zirkuituak antolatzen direla eta Udalak animatzeko gonbitea luzatu die herritarrei.

Herri barruko autobusean, aldaketak, besteak beste

Atzo, Hernani, Goizueta eta Buruntzaldeko garraio pu­bli­koa­­ri buruzko informazioaren eta aldaketen berri eman zuen Udalak. Herri ba­rruko eta Goi­zuetako autobusei dagokienean, geltokiak aldatu egingo dira lekuz, as­te­lehenetik aurrera. Txirrita ka­­letik Biteri kultur etxe on­dora aldatuko dituzte, G2 li­nea­ren atzean geratuko dira. Luis Intxauspe alkatearen esa­netan, «Txirritan ataskoa era­giten zuten eta Biteri on­doan leku gehiago dagoenez, ez dute enbarazu egingo».
Bestalde, herri barruko auto­­busak ibilbidea luzatuko du. Orain, Biteri ondoan ge­ratu behar duenez, anbulategitik igo (Aristizabal kalea) eta Txantxillan buelta emanda jai­tsiko da, beraz, Txan­txi­lla­ko gel­tokian ere geratuko da, San­ta Barbarako herritarrentzat. Horrez gain, astean zehar, zenbait autobus Man­dazu­bi­raino joango dira. As­te­lehe­netik ostiralera, 07:50 eta 12:30e­tako autobusak; eta la­run­batetan, 09:30 eta 11:30e­takoak.

Buruntzaldeko garraio
publikoen mapa aurkezpena

Gipuzkoako Garraioak, Gi­puz­­koako eskualde guztietan, garraio publikoen mapa eta or­dutegiak bildu ditu orri ba­te­an. Buruntzaldeko ga­rraioe­kin ere gauza bera egin du eta atzo, hori aurkeztu zuen Uda­lak prentsaurrean. Buruntzal­de­ko garraio pu­bli­ko guztien informazioa agertzen da bertan eta linea ezberdinen arteko konbinazioak, baita Goizueta­ko linearekin ere. «Helburua da garraio publikoa bultzatu eta herritarrak animatzea ko­txea hartu gabe mugitzera», azpimarratu zuen alkateak.
Mapa edo informazio orri horiek honako lekuetan dau­de eskuragai: Biteri, Kirolde­gia, Udaletxea, Musika Esko­la, Udal Euskaltegia eta AEK, Udaltzaingoa, Anbula­to­­rioa, EPA, Ongintza eta Ere­ñotzu.

Bizikleta azoka eta ginkana
Bihar, goizean, 2. eskuko bizikleta azoka izango da eta arra­tsaldean, ginkana Koxka elkarteak antolatuta: Nire lekuan jarri. Parte hartzen dutenentzat txokolatada ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!