Bazkariko txartelak eta materiala salgai, gaur ferian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 22a, 02:00

Wukro herriari lagun­tzeko eta elkartasuna adierazteko, elkartasun jardunaldiak antolatu di­tu Hernani Wukrorekin ba­tzor­deak, asteburu honetan. Igan­dean bazkaria izango da eta txar­telak salgai egongo dira gaur, ferian. Iruretagoiena dendan ere badaude eta Miguel Lujanbiok ere baditu. Prezioa: 22 euro. Materiala ere salgai egongo da. Egitaraua: larunbatean, 16:00etatik aurrera, ume jolasak Atsegindegin; igandean, 09:00etan meza Agustinetan, eta 14:00etan bazkaria Txantxangorrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!