Hernaniko 2. urteko juniorrek, Azeriak taldeak, hain zuzen, Gipuzkoako Txapelketari asteburu honetan eman zion hasiera Urretxuren aurka eta 61-37 irabazi zuen. Partidu parekatua izan zen hirugarren laurdena arte. Azkeneko laurdenean lortu zuten partidua erabat hernaniarren alde erabakitzea. Jon Esnaola entrenatzailearen esanetan, azpimarratzekoa izan zen orokorrean, egindako defentsa eta taldeko giroa, eta bakarka, Aitor Urretabizkaiak 3. laurdenean kanpoko taldeko jokalari onenari egindako defentsa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!