Gorputzak sentitzen duenari entzunaz, nola sendatu ikasteko azalpenak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 22a, 02:00

Gure gorputzak sentitzen duenaz jabetzeko, eman beharreko pausoak zeintzuk diren azalduko du gaur, Maria Jose de Truebak. Bera, Re­birthing, Fokusing eta Familia Konstelazioetan aditua da. Norberaren bizipen sentituari arreta jarriz, entzute horrek dakarren sendatze emozionalaren berri emango du. «Gure buruaren eta momentuaren ezagutza sakonak, barne sendotasuna eta argitasuna lortzeko aukera eskaintzen digu», dio. Giltzarria zure baitan da izeneko hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin, doan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!