2-12 urteko haurren gurasoentzako ikastaroan izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 21a, 02:00

Udaleko Prebentzio Sailak 2-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzako ikastaroa jarriko du martxan irailaren 29an eta izen ematea zabalik dago. Ikastaroa 5 ostegunetan jarraian izango da, 15:00etatik 17:00etara, Biterin. Ikastaroaren helburua da, gurasoek bereganatzea estrategia pertsonalak, emoziozkoak eta heziketakoak, famili dinamika positiboak eraikitzeko eta seme-alabenganako jarrera egokiak gara­tzeko. Izena honako telefonoan eman behar da: 943 55 78 54.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!