Kantu Txapelketako partaideen diska aurkezpena, etzi

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 21a, 02:00

Kantagintzaren uhin berria 2011 diska aurkeztuko dute ostiralean Biterin, 22:00etan. 2010eko Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zutenen lanekin osatu da diska eta Biterin izango dira zuzenean abesten. Horien artean izango da Iosune Marin, kantautore hernaniarra eta txapelketako irabazlea, bakarlari gisa. Sarrerak salgai daude 6,65 euroan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!