Euskara eta Hezkuntza batzordeetako batzordeburuak eta idazkariak izendatu eta batzordeen bilera maiztasunak zehaztuko dira gaur. Lehenengoa 18:00etan izango da eta bigarrena 18:15etan. Biak udaletxeko Areto Nagusian (2. pisua). Bestalde, Kultura eta Turismoko batzordeburua Luis Intxauspe izango da, idazkaria Paulo Jauregi eta bileren maiztasuna, hileko 4. asteartean, 18:30etan. Ogasun eta Ondarean berriz, Luis Intxauspe batzordeburua, Arantxa Apodaka idazkaria eta hileko 2. asteazkenean bilera, 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!