Mus Txapelketa izango da urrian eta izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2011ko irailaren 20a

Urriaren 7tik aurrera, ostiralero izango dira partidak gaueko 22:00etan. Izena urriaren 2a baino lehen eman behar da. Bikoteko, 20 euro.

Hernaniko errugbi elkarteak Mus Txapelketa antolatu du, lehenengo aldiz. Urria­ren 7tik aurrera, ostiralero izango dira partidak gaueko 22:00e­tan, Landare elkartean. Lau erre­getara izan­go da. Izen ematea zabalik dago, urriaren 2ra arte. Ho­nako taberna eta jatetxetan eman daiteke izena: Sa­retxo, Kixkal, Apeadero, Tri­pontzi, Atxur eta Zintzarri.

Lehenengo zortzi bikoteentzat, sariak
Sari ederrak izango dira lehenengo zortzi bikoteen­tzat. Lehenengoak: garaikurra, afa­ri bat 2 pertsonentzat Sa­retxo jatetxean, txerrikume bat, 2 cava botila, gazta bat eta Habana 7 botila bat. Biga­rre­nak: afari bat 2 per­tsonentzat Tripontzi jatetxean, 2 txuleta, 2 Magnun ardo botila, gazta bat eta Habana 7 botila bat. Hirugarrenak: txerrikume bat, 2 ardo botila, Bakioko 2 txakoli botila eta Habana 7 botila bat. Lau­garrenak: 2 txuleta, 2 ardo botila eta Bakioko 2 txakoli botila. Bosgarrenak: Alejan­dro produktuen iberiko sorta bat. Seigarrenak: 2 ardo botila. Zazpigarrenak: cava botila bat. Zortzi­ga­rre­nak: patxaran botila bat.

Mariskadan, 1438 zenbakia
Asteburu honetan Hernani errugbi elkarteak egin duen mariskadaren zozketako zenbaki sariduna, honakoa izan da: 1438. Boletoaren jabeak elkartearekin harremanetan jarri behar du telefono zenbaki hauetara deituta: 943 55 76 96 edo 656 726 500.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!