BURUNTZALDEA IKT igeriketa taldeak aurtengo denboraldirako Master atala atera nahi du. Master atalaren barruan igerilari popularrak, igerilari ohiak, triatloilariak, igerilariak, itsas zeharkaldiak egiten dituzten igerilariak eta abar sartzen dira. Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, Lasarte-Oriako igerilekuan.
Master atala zehazten joateko, ezinbestekoa iruditzen zaio taldeari interesatuek zein ordutegi nahi duten jakitea. Hori horrela, blogean (http://www.buruntzaldeaikt.blogspot.com/) eskuineko zutabean, inkesta gisa ordutegi aukerak jarri dituzte. Interesatuek nahiago duten ordutegiengatik bozkatu dezakete (aukera bat baino gehiago aukeratu ditzakete). Ordutegiak zehazten dituztenean, arautegi guztia, entrenamendu egunak, orduak, kuotak eta abar Masterrak atalean publikatuko dituzte eta interesatuekin bilera egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!