«Epaia gertakari bereziki larria da eta lekuz kanpo dago»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 20a, 02:00

Bateragune Auziko epaia salatzeko eta kondenatuak be­rehala askatzeko exijituz, kon­tzentrazioa deitu zuen atzo Euskal Herriko gehiengo sindikalak hainbat hiri eta herritan; tartean, Hernanin: Epai politikorik ez. Eskubide guztiak guztion­tzat. «Garatu izan duten jarduera politikoa ezin da inondik ere, sistema demokratiko batean inor espetxeratzeko arrazoia izan. Horregatik, epaituei gure elkartasun eta babesa helarazi nahi diegu», azaldu zuten sindikatuetako ordezkariek. Eta gai­neratu zuten Bateragune ka­suan prozesatutako pertsonen aurkako epaia gertakari bereziki larria dela eta lekuz kanpo dagoela, «are gehiago atxilotutako pertsonak gatazka hau gainditzeko lanean ibili direlako euren praktika politikotik». Gizartea­ri eta, orokorrean, euskal lan­gi­leari dei egiten diete epai ho­nen aurka agertzeko. Oste­gu­nean ere mobilizazioak izango dira, Do­nostian, esaterako, eta larunbatean ma­nifestazio nazionala Bilbon, eragile politiko, sindikal eta sozialek deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!