Bihar hasiko da Mugikortasun Astea Hernanin, Zelanda Berrira bidaiatuz

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 20a, 02:00

Eguneroko bizitzan, kotxe gutxiago eta garraio publiko gehiago erabiltzea lortu nahi du Udalak, «mugitzeko beste aukera batzuk badaudela erakutsi eta hori bultzatu». Hori horrela, Mugikortasun Astea izango da bihartik igandera. Ostegunean, kotxerik gabeko eguna izango da, besteak beste.

Hernaniko Udalak bat egingo du, aurten laugarren aldiz, Europa osoan irailean ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin. Hain zuzen, bihar hasiko da Mugikortasun Astea Herna­nin eta igandera bitarte hainbat ekintza izango dira. Era­ginkortasunez mugitu zaitez: hobetu zure mugikortasuna! lelopean ospatuko da aurtengo edizioa. Eguneroko bizi­tzan, herritarrek kotxe gutxiago eta garraio publiko gehiago erabiltzea da Udalaren helburua. «Mugitzeko beste aukera ba­tzuk badaudela erakutsi eta hori bultzatu nahi dugu», azaldu du Luis In­txauspe alkateak. Asteari ekiteko, ikusen­tzunezko emanaldia izango da bihar: Kiwizibidaia. Fami­lia batek Zelanda Berrian egindako bidaia ezagutzeko aukera izango da, 19:30etan, Biterin.

Kotxerik gabeko eguna eta ginkana patinetan, etzi
Europa osoan bezala, kotxerik gabeko eguna izango da bihar Hernanin. Bi ekintza izango dira. Alde batetik, Bu­run­tzal­deko garraio publikoaren aurkezpena izango da, 12:00etan, udaletxeko Pleno Aretoan. Bes­tetik, patinekin ginkana izango da 17:00etatik 19:00e­tara Urbieta kalean (txaxi parada). Izpizua eta Elkano kaleak itxita egongo dira 16:30etatik 19:30etara, taxientzat izan ezik. Ginkana irekia da eta hainbat monitore izango dira bertan.

Haur eta helduentzat zirkuituak, ostiralean
Modu ezberdinean mugitzeko dauden tresnak ezagutu eta probatzeko aukera izango da ostiralean: sewgay, trikkeak, zapata saltariak... Haur eta hel­­duentzat zirkuituak antolatu dituzte, 16:30etatik 19:30e­tara Tilosetan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).

2. Eskuko Bizikleta Azoka eta kirol egokitua, larunbatean
Hilabeteko azken larunbatean 2. Eskuko Azoka egiten dela aprobetxatuta, 2. Esku­ko Bizi­kleta Azoka izango da larunbat honetan, 10:30etatik 13:30e­­­tara, Atsegindegin. Egoera onean dauden materialak saltzeko aukera izango da. Bizikletek, gehienez, 300 euroko prezioa izango dute. Materiala egunean bertan jasoko da, 09:00etatik 10:30etara. Informazio gehiago, 943 57 54 31 edo mer­txe-g@hernani.net. Arratsaldean, berriz, Kox­ka elkarteak antolatuta, kirol egokitua ginkana izango da: Nire lekuan jarri. Ginkana honen bidez, ezintasunen bat duten pertsonen lekuan jar­tzeko aukera izango da. 17:30etatik 19:30etara izango da Atsegindegin. Bertan, txokolatada ere izango da.

Bizikleta eguna, bukatzeko
Igandean bukatuko da Mu­gikortasun Astea, ohi bezala, Bizkileta Egunarekin. Urtero bezala, jendetza biltzea espero du Udalak. Goizean zehar izango da ibilbidea zabalik, 09:30etatik 12:00etara. Bide he­­ziketa tailerra ere izango da ordu berean, Atsegin­de­gin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!