PUBLIERREPORTAJEA

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 19a, 02:00

Hamabost urte daramazki Josune Goikoetxeak pertsonen osasun integrala hobetzeko lanean, eta horretarako gorputz ariketa eta soinketa konzientearen bitarteko norbere-ezagutza lantzen ditu. Urte hauetan landutako prestakuntza iraunkorrak lagunduta, Goikoetxeak klaseak ematen ditu adin orotako gizon, emakume eta haurrei zuzenduta, banaka edo taldeka. Tailerrak ondorengoak dira: Soinketa konszientea; Haurdunaldian, jaiotze eta erditze prestaketa; eta Gorputz mugimenduaren bidezko autoezagutza tailerra. Josune Goikoetxea: «Pertsonen ongizatearen eta osasunaren garapena aberasteko, urritik aurrera Sasoiko zentruan beste profesional batzuren kolaborazioa izango dugu, beste esparru batzuetan espezializatuta dauden profesionalena. Beraien ezagutza kontsulta, hitzaldi eta kurtsoen bitartez eskainiko digute: -Naturopatia kontsulta iraunkorra. -Kiromasajea -Umeentzat psikomotrizitatea Horrez gain, uda aurretik hain arrakastatsua izan zen sendabelarren ikastaroa eskainiko dugu berriro ere. Mikel Benito profesional aditua izango da gure artean, goizeko irteeretan sendabelarren ezagutza, ikasketa eta gozamena eraku­tsiko diguna. Ordutegi ezberdinak daude aukeratzeko, eta baita ordainketa mota ugari ere (gazteentzako prezioa, 2. jardueran deskontua, egun bateko prezioa etab.). Ateak zabalik ditugu guztiontzat, beraz, konpromezu gabe informazioa eskatzera gonbidatzen zaitugu.»

Sasoiko

Osasun Orokorraren Garapenerako Zentroa.
Marieluts,4 behea. Hernani.
Tfnoa: 943 33 11 83 – 656 721 492

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!