Irailaren 11n La parisienne izeneko karreran parte hartu zuten 5 korrikalari hernaniarrek Parisen (Ana Rodriguez, Garbiñe Zabala, Maite Sanz, Maika Alonso eta Kontxi Ormazabal). Karrera hori 1997az gero ospatzen da urtero eta emakumeek bakarrik hartzen dute parte. Helburua da bularreko minbiziaren aurka egitea eta gaixotuekin solidarizatzea. Inskripzioan ordaindutakoaren portzentaje bat minbiziari aurre egiteko inbestigazio lanetan erabiliko da. Hernaniarrek azaldutakoaren arabera, giro aparta izan zen, nahiz eta eguraldiak ez askorik lagundu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!