BATERAGUNE auziko epaia eman zuten ostiralean, eta Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi jarri dieten zigorra salatzeko hainbat kontzentrazio deitu ditu astelehenean Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak: ELA, LAB, STEE, HIRU eta EHNEk. Lema ondorengoa izango da: Epai politikorik ez. Eskubide guztiak guztiontzat
Hernaniko kontzentrazioa Plazan burutuko da, eguerdiko 13:00etatik 13:30etara. Honez gain, beste bi kontzentrazio ere egingo dira. Donostian 12:00etatik 13:00etara deitu dute, Bulebarreko kioskoan, eta Lasarten 13:30etatik 14:15etara Michelin enpresaren aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!