Sagarra eta sagardoaren festa eta Trikitixa Txapelketa, Euskal Jaiak agurtzeko ekitaldi nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2011ko irailaren 18a

eguraldi txarrak ez zuen Euskal Jaietako aurreneko eguna zapuztu, eta gaur ere, izango da zertan eguna ondo pasa. Goizetik hasita hainbat ekitaldi izango dira egun osoan zehar, tartean, Sagarra eta sagardoaren festa, eta Trikitixa Txapelketa; biak Plazan. Sagarra eta sagardoaren festa txistulari Bandako kideek piztuko dute 09:00etan, eta handik aurrera, denetatik izango da: 10:30etan sagar erakusketak; 11:00etatik 11:30etara, sagardo dastaketa; 12:00etan sagar bilketaren erakustaldia; eta 12:30etan sagardoa nola egiten den erakutsiko dute. Leku berean, baina eguerdiko 12:00etan, Gazteen Trikitixa Txapelketa jokatuko da. Hernaniko hiru bikotek hartuko dute parte, hala nola, Olatz Jaka eta Leire Arei­zagak, Ane Loinaz eta Maider Gal­parsorok, eta Eider Tolosa eta Lierni Tolosak. Eta hauekin lehian, Eskoriatza, Zestoa, Arrasate, La­sarte-Oria eta Donostiatik etorritako bikoteak ariko dira. Trikitixa, po­rrusalda eta fandangoa edo arin-arina jo beharko dituzte, eta epaimahaiak puntuatzerako orduan honakoa hartuko du kontuan: zailtasuna, soinu eta panderoaren ejekuzioa, erritmoa eta kantua. Pelota partiduak, kalez kale kantari eta erromeria izango dira eguneko beste hiru ekitaldiak.

Diana Txistularien Bandarekin
10:00 Sagarraren eta sagardoaren eguna Gudarien plazan.
11:30 Pelota partiduak Tilosetan.
12:00 Trikitixa Txapelketa Gudarien plazan.
12:30 Kalez Kale Kantari.
19:30 Ezpeletako taldearekin erromeria Plaza Berrin.
*Udalak elkarte hauekin lankidetzan antolatu du egitaraua: Sendabelarren elkartea, Kriskitiña dantza taldea, Santa Barbara elkartea, Hernaniko talogileak, San Joan Konpartsa, Gazte Asanblada, Kaxko auzo elkartea, Musika Banda, Bertso Eskola, Txistulari Banda, Tolarea Sagardo Naturalaren kofradia, Pelota elkartea, Kantuz eta Ozenki abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!