Derechos humanos, defensoras y defensores izenburupean hitzaldia emango du bihar, Guatemalako Claudia Samayoa filosofoak eta UDEFEGUAren koordinatzaileak. 19:30etan izango da Biterin. Hernaniko Udalak bi urtero, zapaldutako herriak diruz laguntzeko, diru laguntza deialdi bat egiten du. Azken deialdian aurkeztu eta diru laguntza lortu zuen proiektuaren barruan kokatzen da biharko hitzaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!