Euskal Jaiak bihar, Iskibi kanpinean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 17a, 02:00

Goizuetako Iskibi kanpinean, Euskal Jaiak izango dira bihar. Egitaraua: 12:30etan dultzainariak; 13:00etan, joku xelebreak; 14:00etan, talo-jatea; 17:00etan, toka txapelketa; eta 18:00etan, Bona­txoren emanaldia. Talo-janerako txartelak salgai daude 16 euroan, Iskibin bertan eta Amaia kafetegian. Euskal Jaiekin denboraldia agurtuko du Iskibik eta eskerrak eman nahi dizkie denei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!