Aranon ekitaldi ugari geratu ziren ospatu gabe Santio jaietan, eguraldi txarra zela eta, eta horiek guztiak gaur ospatuko dituzte, egun osoan zehar: 11:00etan, umeen pelota partidua; ondoren, Arano eta goizuetako afizionatuen arteko pelota partidua; 12:30etan, bertso saioa: Lujanbio, Arzallus, Soto eta U. Agirre; 15:30etan, puzgarriak; 17:30etan, herri kirolak; eta bukatzeko, dantzaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!