Pelotari hernaniarrek asteburu honetan hasiko dute denboraldia, Gipuzkoako Txapelketarekin, eta lau partidu jokatuko dituzte Hernanin, 10:00etatik aurrera: paleta seniorretan, Manzisidor-Ugalde/Irazustabarrena-Semper; eskuz kadeteetan, Arregi-Noble/Arrasate; eskuz jubeniletan, Leonet-Garcia/Añorga; eta Urkizu-Etxegoien/Zazpi Iturri. Horiez gain, beste hiru partidu jokatuko dira: eskuz kadeteetan, Alde Zaharra/Cisneros-Rodriguez, gaur 10:00etan Loiolan; eskuz seniorretan, Gazteleku/Lujanbio-Esnaola, gaur 10:00etatik aurrera Andoainen; eta Ilunpe/Aizpitarte-Lizeaga, bihar 10:00etatik aurrera, Azpeitian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!