Etorkinek euskera ikasteko modu berria izango dute, lanaren bidez

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 16a, 02:00

NEL proiektua urritik aurrera jarriko da martxan eta izena emateko epea zabalik dago. Lehenengo taldea etxeko langileei eta familia eukaldunei zuzendua dago. Proiektua pilotua da eta doakoa.

NEL Nik ere Euskeraz La­nean izeneko proiektua sor­tu dute Banaiz Bagara elkarteak, Emun kooperatibak, Burun­tzaldeko, Donostiako eta Bi­lla­bonako udalek, Cari­tasek eta Esperanza Latina elkarteak, Diputazioaren eta Kutxa­ren laguntzarekin. Proiek­tu ho­nek, etorkinei eta interesa du­ten pertsonei, lanean euskera ikasteko aukera ematen die. Martxan, urritik aurrera ja­rri­ko da eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Egitasmoa, pilotua da eta parte hartzea, doakoa. Lehe­nengo taldea, etxeko lanak egiten dituzten langileei eta dagozkien familia euskaldunei zuzendua dago. 12 familia eta langilek hartu ahal izango dute parte. Langileek eta familiek elkarrekin ikasiko dute nola bideratu euren lan harremana euskerara.

Euskeraren bidez lanerako eta gizarteratzeko aukera gehiago izatea, helburu
Proiektuaren sortzaileek hain­bat helburu lortu nahi dituzte: familia euskaldunek aukera ematea pertsonen zaintza edo etxeko lanak euskeraz egin ahal izateko; etorkinek euskera ikastea eta ho­rren bidez la­ne­rako eta gizarteratzeko auke­­ra gehiago izatea; lan munduaren euskalduntzearen barnean bi­de berrietatik ibiltzea; eta etorkizunari begira, etorkinek euskeraren bidez lana aurkitzea. Tailerra Ategorrietan (Do­­nos­tia) dagoen Laguntza Etxe­an emango dute Banaiz Baga­ra eta Emuneko irakasleek. In­for­mazio gehiagorako edo ize­na emateko: 943 711 847/645 733 818 edo banaiga@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!