Bihar auzo eguna ospatuko dute Karabelen. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Aurtengo auzo eguna, gainera, berritasunekin dator: Pintxoteoa, hau da, pintxoak banatuko dituzte auzotarren artean, eta DJa. Horrez gain, izango dira: diana, buruhaundiak, tortila txapelketa, barrikotea, haur jolasak, txokolatada, entzierroa gezurrezko zezenekin...
Egitaraua:
11:00 Diana
12:00 Buruhaundiak
13:00 Tortila txapelketa-probaketa eta barrikotea eta pikoteoa
16:00 Haurrentzako jokoak
18:30 Txokolatada
19:30 Entzierroa. Gezurrezko zezenak
20:00 ‘Pintxoteoa’: pintxoak banatuko dituzte auzotarren artean.
Ondoren, dantzaldia DJ-arekin.
tartean, zezensuzkoa.
Ondoren, DJ-a beste
ordubetez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!