Pelota partidu, bertso saio, eta herri kirolekin ospatuko dituzte Santiotan bertan behera utzitako ekitaldiak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 15a, 02:00

aranoko Santio festetan bertan behera utzitako ekitaldiak larunbatean ospatuko dituzte. Egun osorako egitaraua antolatu dute, 11:00etan hasita. Lehenda­bizi umeen pelota partidua jokatuko da, eta ondoren, Goizueta eta Aranoko afizionatuen artekoa. Eguneko saio nagusietako bat bazkaldu aurretik izango da: bertsosaioa. 12:30etan hasita, Lujanbio, Arzallus, Soto eta U. Agirre bertsolariak ariko dira ber­tsotan. Arratsalderako, 15:30etan puzgarriak eta 17:30etan herri kirolak antolatu dituzte. Eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dute, trikitixarekin.

11:00 Umeen pelota partidua
Ondoren Arano eta Goizuetarren arteko pelota partidua
12:30 Bertso saioa: Lujanbio, Arzallus, Soto eta U. Agirre
15:30 Puzgarriak
17:30 Herri kirolak
Ondoren Dantzaldia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!