Zinemaldiko filmeei buruzko aurreikuspena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 15a, 02:00

Molotoff Irratiak Donostiako Zinemaldiaren jarraipena egingo du aurten ere, Zinetoff saioan. Gaur esaterako, 17:00etan, Zinemaldian aurkeztuko diren filmeen aurreikuspena egingo dute, eta orohar, Zinemaldiaren inguruko berritasun eta bitxikerien inguruan ariko dira. Horrez gain, jakinarazi dute datorren astean zehar eta Zinemaldia­ren bukaeran ere egingo di­tuztela irratsaio berezi gehiago, elkarrizketetan eta pren­tsaurrekoetan emango den informazioarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!