azken bi mendi lasterketetako erakustaldien ostean, Zigor Iturrietak atera du Mont Blanc-eko ultra traila bukatu ezin izanaren arantza. Trail du Sancy-ko ultra trailean hartu zuen parte igandean, eta aurrenekoa, azkarrena izan zen helmuga pasatzerako orduan.
Goizeko 04:00etan hasi zen lasterketa, eta aurretik 80 kilometroko lasterketa zuen, 4.000 metroko desnibel positibokoarekin. Irteeran bost ziren txapelketa irabazteko faboritoak, tartean Iturrieta, eta hori nabaritu zen lasterketa hasieratik. Reyt, Court eta Iturrieta lasterketaren buruan joan ziren hasieratik, eta Iturrietak 52garren kilometroan lortu zuen ihes egitea. Handik aurrera bakarrik bukatu zuen lasterketa, eta 8:00:26ko denbora eginda irabazi zuen. Irabazteaz gain, karrerako marka egitea ere lortu zuen.
Orain hurrengo erronkan du burua Iturrietak, Isla Reunionen jokatuko den La Diagonale des Fous lasterketan, 160 km dituen ultra trailean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!