Bazkariko txartelak eta materiala, salgai

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 14a, 02:00

Wukro herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko jardunaldiak antolatu ditu Hernani Wukrorekin batzordeak. Irailean zehar izango dira ekitaldiak, eta 25ean bazkaria egingo dute Txantxangorrin. Txartelak salgai daude biharko ferian, Iruretagoiena dendan, eta Miguel Lujanbiok ere baditu. Prezioa 22 eurokoa da. Horrez gain, materiala ere badago salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!