Doinu Zale musika eskolan zabalik dago izena emateko epea, ostirala bitartean. Imanol Kamio da irakaslea eta aukeran dauden ikastaroak ondorengoak dira: solfeoa, pianoa, akordeoia, panderoa, bateria modernoa, biolontxeloa, saxofoia, djembea, bongoak, tronpeta, trikitixa, gitarra, abesbatza eta armonia. Helduentzako ikasketa bereziak ere antolatzen dituzte, eta ikastaroak talde txikietan izaten dira. Izena eman nahi dutenek ondorengo telefonoetara deitu dezakete: 943 33 12 33 edo 637 857 962.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!