Yone Boutique areto futbol taldea hasi da denboraldi berria prestatzeko entrenamentuekin. Azaldu dutenez, astearte eta ostegunetan entrenatuko dute, 20:54etatik aurrera. Horrez gain, jakinarazi dute aurten patrozinadore berria dutela, Horbel Taberna; eta Kelerrek ere lagundu die. Bestalde, taldea betikoa izango da; jokalari berriren bat badute, baina orokorrean, azken denboraldian aritutakoek jokatuko dute aurten ere. Julen Giraldok azaldutakoaren arabera, jende gaztea da, eta Hernanikoa, «guretzat hori oso garrantzitsua da»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!