Fruitu lehiaketako lehendabiziko saria, Iraditarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 13a, 02:00

Aurten ere Iraditarrenentzat, tartean Manu Iradi, izan zen fruitu lehiaketako aurreneko saria Ordiziako Feria berezian. Postu zoragarria jarri zuen Iradi familiak beste behin, eta fruitu lehiaketako lau partehartzaileen artean epaileek ez zuten zalantza askorik izan saria Iraditarrei ematerako orduan; 20 metroko postuan 49 fruitu ezberdin jarri zituzten aukeran. Eta fruituez gain, perretxiku postua ere jarri zuten, 170 espezie klasifikaturekin. Manu Iradik Kronikari azaldutakoaren arabera, jendeak harritua galdetzen zion nola lortu zituzten espezie guzti horiek. Adierazi zuenez, perretxikuak Katalunian, Pirineotan, Vielha inguruan eta Leitzan jasotakoak ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!