Arrieta eta Aizpitarte txapeldun, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 13a, 02:00

DENBORALDIA ezin hobeto hasi dute Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte pelotari hernaniarrek Euskal Jaietako torneoa irabazita, 22-21. Asteburuan jokatu zen Donostiako Trinitate plazan, eta aurkari Insausti eta Hernaniko San Sebastian pelotariak izan zituzten. Partidua ikaragarri gogorra eta berdindua izan zen, ordu eta erdi ingurukoa. Lau pelotariak bikain aritu ziren defentsan eta maila haundia dutela erakutsi zuten. Hala, uste baino gehiago luzatu zen, eta azkeneko tantuak ia ilunpean jokatu behar izan zituzten. Azken orduko zailtasunak medio, onenak Arrie­ta eta Aizpitarte izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!