Ibilgailuak konpontzeko lanbidea ikasiko duten 28 gazteek atzo izan zuten aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 13a, 02:00

ibilgailuak konpontzeko langilea izan nahi duten 28 gaztek atzo jaso zuten ikasturte berriko aurkezpena, Transpacarren. Udal ordezkariek eta irakasle taldeak egin zieten harrera, eta ondoren, azalpenak eman. Aurrenekoa hitza hartzen Kistiñe Lujanbio izan zen, Udaleko Hezkuntza eta Enplegu delegatua, eta ongi etorria emateaz gain, urtea ilusio eta gogoekin hasteko esan zien: «bizitzan guztiok behar izaten dugu zortea, baina pixka bat saiatzen bagara, etorkizuna gurea da» Es­pezialitatea Hernaniko Uda­lak jarri du martxan, Eus­ko Jaurlaritzako Hez­kuntza, Uni­bertsitatea eta Ikerketa Sailaren dirulagun­tzarekin. Atzo hasi zen 2011-2012 ikasturtean 28 gaztek hartuko dute parte. 16-18 urte bitarteko gazte hauek ez dituzte Derrigorrezko Biga­rren Hezkuntzako helburuak bete, baina lanbide bat ikasi nahi duten gazteak dira.

Bi urteko ikastaroa
Ibilgailuak konpontzeko langilea espezialitatea bi ikasturtetan zehar garatzen da, bakoitza 1.050 ordukoa. Bi urteetan, ordutegia astelehenetik ostiralekoa da, goizeko 08:30­etatik arratsaldeko 14:30ak bitartekoa. Aurre­neko urtean 13 mutilek jasoko dute ikastaroa aurten; eta bigarren urtean 13 mutilek eta neska batek. Espezialitateko edo ikastaroko aurreneko urtean jaso­tzen diren ordu ia guztiak teorikoak dira. 1.050 orduak ondorengo hiru bloketan daude banatuta: bloke edo modulu nagusia 660 ordukoa. Ber­tan, lanbidearen profilaren oinarrizko ezagutzak jasotzen dituzte; bigarren blokeak, Borondatezko moduloa izena du eta 310 orduko da. Kasu honetan DBHko graduatua lortzeko laguntza jasotzen dute; eta azkeneko bloke edo moduloa, 80 ordukoa. Bertan, orientazioa edo tutoretza jasoko dute. Bigarren urtean berriz, praktikek tarte haundia dute ikastaroak dituen 1.050 orduetan. Profilaren inguruko ezagutzak 710 ordutan jasoko dituzte, eta horietatik 330 ordu enpresetan lan praktikak egiten pasako dituzte. DBHko graduatua lortzeko laguntza da bigarren bloke edo modulu nagusia. Kasu honetan, 284 ordu izango dituzte. Eta azkenik, orientazio eta tutoretzarako 56 izango diztuzte.

Helburuak: lanbide bat ezagutu, DBH titulua lortu, heldutasunean eragin...
Hiru dira ikasturte berrirako finkatu dituzten helburuak. Bat, ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide ba­ten oinarrizko ezagutza izatea. Bi, gaztearen heldutasunean eragitea eta laguntzea. Eta hiru, oinarrizko hezkuntza landuta, DBHko graduatua lortzea. Horretarako, Her­naniko Hel­duen Hez­kun­­tzarako (EPA) ikastetxeko laguntza ezinbestekoa izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!