Boleiboleko senior neskek hasi dituzte entrenamentuak entrenatzaile berriarekin. Fermin Almandozek zuzenduko du aurten taldea Jon Arca eta Borja Martinen laguntzaz. Jokalari aldetik joan den urteko blokea ia osorik mantenduko da, eta jokalari jubenilek taldea sendotzen lagunduko dute. Lan ona egin zuen taldeak aurreko denboraldian Euskadiko bigarren mailan 5garren postua lortuta, eta hortik ez jaistea izango da aurtengo helburua, Kronikari azaldu diotenez. Urriko lehenengo asteburuan hasiko dute Euskal Liga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!