Inoiz baino jende gehiago

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 12a, 02:00

Ostiral eta larunbatean Latsunbe Berri eta Marieluts auzoko jaiak os­pa­tu ziren eta antola­tzaileen esanetan, inoiz baino jende gehiago ibili da aurten eta oso gustora daude eran­tzunarekin. Ostirala jai eguna izaki, goizetik antolatu zituzten ekintzak eta hori ere positiboa izan dela azpimarratu dute. Eguraldiak ere asko lagundu du. Esa­te­rako, ostiraleko sardinadan 74kg sardina egin zituzten. Larunbatean, berriz, haurrei dagokienean, marrazten 30 haurrek hartu zuten parte eta altxorraren bila, 40 haur inguru ibili ziren. Tortila Lehiaketara 14 aurkeztu ziren eta Begoña Duranek irabazi zuen. Bigarrena, Paco Moreno izan zen. Karobi elkartean egin zen bazkarian, 60 auzotar elkartu ziren eta eguna, berandura arte dantzan agurtu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!