Iritsi da deskantsurako garaia

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 12a, 02:00

Lau egun festan jo eta su ibili ostean, iritsi zaie Ziku­ñagako auzotarrei deskan­tsurako ga­raia. Atzo agurtu zituzten festak. Txapelketa ezberdinak eta esku pelotako finalak izan ziren, atzo, besteak beste. Eta pelotako emaitzei dagokienean, umeetan, Xuban Iturriozek irabazi zuen. Onditz Rekon­dok utzi egin behar izan zuen partidua lesio bat tarteko. Hel­duetan, berriz, David Girado izan zen txapelduna eta azpi­txapelduna Jokin Aristeta. Bestalde, larunbatean afa­ri herrikoia egin zuten eta 70 la­gun inguru elkartu ziren, giro ederrean. Afalostean, ur­te­ro be­­zala, Irrintzi Lehia­ketak ez zuen hutsik egin eta aurten, Ne­rea Crespok bota du irrin­tzi­rik onena, Egoitzi, azken ur­te­etako irabazleari, postua ken­duta. Jai Batzor­deko kideek, lau egunetan izan den giroa ederra izan dela azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!