Egun osoko festa Karabelen, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 12a, 02:00

Hernaniko auzo guztiek egin bezalaxe, Karabelek ere festa antolatu du auzotarren­tzat. Datorren larunbatean izango da eta berrikuntzak izango ditu aurtengo auzo egunak: Pintxoteoa (pintxoak banatuko dituzte auzotarren artean) eta Dj-a. Horrez gain, aurreko urteetan bezala ez dira faltako: diana, buruhaundiak, Tortila Txa­pel­ke­ta, barrikotea, haur jolasak, txokolatada eta entzierroa.

Egitaraua:

11:00 Diana
12:00 Buruhaundiak
13:00 Tortila Txapelketa-probaketa eta barrikotea eta pikoteoa
16:00 Haurrentzako jokoak
18:30 Txokolatada
19:30 Entzierroa. Gezurrezko zezenak
20:00 ‘Pintxoteoa’: pintxoak banatuko dituzte auzotarren artean.
Ondoren, dantzaldia Dj-arekin.
Tartean, zezensuzkoa.
Ondoren, Dj-a beste ordubetez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!